Larunbatean izango da skate-parkearen inaugurazio festa

Andrea Zipitria

Haur eta gaztetxoentzako tailerrak, skate librea eta afari-modukoa egingo dituzte hilaren 18an, larunbatarekin.

Azaroaren 4rako aurreikusita zegoen skate-parkea inauguratzeko festa, baina bertan behera geratu zen eguraldi eskasagatik. Orain iragarri dute data berria: hilaren 18an, larunbatarekin, izango da, hain zuzen ere.

Arratsaldez izango da festa, 15:30etik aurrera. Haur eta gaztetxoentzako tailerrak, skate librea eta afari-modukoa egingo dituzte, eta maila guztietako erabiltzaileak eta herritarrak gonbidatu dituzte ekitaldira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide