[EGUNERAKETA] Barrexerka ikuskizunerako sarrera guztiak amaitu dira

Andrea Zipitria

Barrexerka ikuskizuna. (Barrexerka)

Barrexerkaren emanaldirako sarrera gutxi batzuk geratzen ziren gaur goizean, baina udaletik zehaztu dutenez dagoenekoz saldu dira guztiak. Emanaldia etzi izango da, kultur etxean.

Barrexerka umorezko antzerki taldeak, Orion egingo du parada etzi, ostiralarekin. Bagoiaz azken ikuskizuna taularatuko du, 19:30ean, kultur etxean, eta goizean azken sarrerak geratzen baziren ere, udaletik azaldu dutenez, guztiak saldu dira jada.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide