Azaroaren 22a Santa Zezilia Eguna izaten da, musikarien eguna, eta urtero bezala Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleak kalera aterako dira herritarrekin ospatzera. Hala, hilaren 21ean, Santa Zezilia bezperan 17:30etik aurrera, trikitilariak eta txistulariak kalejiran ibiliko dira, kultur etxetik hasita, herrian barrena. Eta 18:00etatik aurrera, Herriko Plazan kontzertua eskainiko dute trikitixa eta pandero taldeak, soka taldeak, bandak eta dantzariek.
Emanaldia amaitzen dutenean, ikasle guztiei txokolate beroa banatuko zaie.