Urtea kirola eginez eta umore onez bukatzeko San Silbestre lasterketa antolatu du Orioko Atletismo Taldeak, Orioko Udalaren laguntzarekin, beste behin "kaleak irribarre handiz eta txalo beroz" josi nahi baitituzte. Zirkuitua urterokoa izango bada ere, aldaketak izango dira helduen lasterketako izen-ematean, abenduaren 31n bertan ezingo delako izenik eman. Abenduaren 30ean, 20:00etan itxiko dute inskribatzeko epea, eta nahi duenak dagoeneko badu horretarako aukera Kronoak.com atarian. Bestetik, helduen lasterketan parte hartzeko gutxieneko adina 16 urte izango dela ere nabarmendu dute antolatzaileek. 14 eta 15 urteko gaztetxoek ere parte hartu dezake, baina horretarako ezinbestekoa izango da gurasoek baimen-orria betetzea.
Sariak izango dira lehenengo postuetan sailkatzen diren korrikalarientzat, eta parte hartzaile guztien artean ere hainbat sari zozkatuko dituzte.
Haurren lasterketa
Umeentzako San Silbestre lasterketak ere prestatuko ditu Orioko Atletismo Taldeak, adin tarte bakoitzari egokitutako ibilbidearekin. Haurrek egunean bertan eman beharko dute izena eta orduan jasoko dituzte beren dortsalak ere.
Honakoak izango da Orioko San Silbestre lasterketako ordutegia:
- 11:00. HH5etik beherako haurren proba, 150 metro.
- 11:10. LH1 eta LH2koen lasterketa 300 metro.
- 11:20. LH3 eta LH4ko proba 600 metro.
- 11:30. LH5, LH6, DBH1 eta DBH2ko haur eta gaztetxoen proba 1.700 metro.
- 12:00. Helduen proba 5.000 metro.