Larunbatean, Euskal Herriko IX. Txorizo Egosi Lehiaketa izan zen Azpeitian, eta 22 harakinek hartu zuten parte bertan. Lehen saria Zegamako (Gipuzkoa) Oiarbide harategiarentzat izan zen, bigarrena Donostiako Maialen harategiarentzat, eta hirugarrena, Orioko Kepa Loidi harategiak lortu zuen. Mikel Odriozola Azpeitiko Udaleko Festa zinegotzia, Ainhoa Maiztegi Gipuzkoako Merkatarien Federazioko kidea eta Ederto harakin taldeko Maria Luisa Odriozola izan dira sariak banatzen.