Asteburuan Donostiako Nazioarteko krosa jokatu zenLasarteko Hipodromoan, eta bertan parte hartu zuten Orioko Atletismo Taldeko hainbat kidek kimu, infantil, 18 urte azpiko, 20 urte azpiko eta senior mailetan. Hain zuzen ere, Martin Iriondo oriotar gazteak lortu zuen garaipena 18 urtez azpikoen kategorian. Taldeko arduradunek nabarmendu dute, "nagusitasun osoz irabazi zuela lasterketa, hasieratik amaitu arte jaun eta jabe izan baitzen".
Senior mailan krosean debuta egin zuen Ainhoa Usandizagaren lana ere azpimarratu dute, "lasterketa ederra egin zuen eta hurrengorako irrikaz geratu zen".
Hurrengo hitzordua abenduak 3an izango dute Orioko Atletismo Taldeko kideek, Irunen jokatuko den Gipuzkoako Txapelketan parte hartuko baitute.
Argazkiak: Orioko Atletismo Taldea