Bi errei itxi dituzte AP-8an Orio parean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko aza. 4a, 19:59

Autobus batek eta auto batek istripua izan dute AP-8 autobidean 32. kilometroan, Irungo norantzan. 

Eusko Jaurlaritzako Trafiko sailak jakinarazi du istripua izan dela AP-8 autobidean 32. kilometroan, Irungo norantzan, Orioko irteeratik gertu, baina Usurbilgo lurretan. Antza denez, autobus baten eta kotxe baten artekoa izan da istripua, baina ez da zauriturik izan. Bi errei itxi dituzte ibilgailuak errepidetik kentzen dituzten bitartean. Zirkulazioa motela da autobidean Orio parean eta auto ilarak sortzen ari dira.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide