Euskadi Irratiko Faktoria irratsaioan Zaragueta Herri Eskolaren inguruko erreportajea egin dute Nola eman buelta estigmari? izenburupean. Izan ere, bertan azaltzen dituzten datuen arabera Orion "umeak eskola garaian dauzkaten familien lau familiatik batek baino ez du egiten eskola publikorako hautua. Horien artean asko dira atzerriko jatorria duten gurasoen haurrak. Horregatik, eskola segregatua". Egoerari buelta emateko egiten ari diren lanketaz aritu dira Faktorian eskolako arduradunak eta kideak.