Martxan da Arkupe elkartearen Erosi Orion kanpaina

Andrea Zipitria 2023ko urr. 19a, 09:00

100 euroko hamar bonu zozkatuko dituzte hilaren 29ra bitartean Arkupeko sei saltokitan erosketak egiten dituzten herritarren artean.

Arkupe Orioko merkatarien eta ostalarien elkarteak Erosi Orion kanpaina jarri du martxan, herriko merkataritza sustatzeko helburuarekin. Astelehenean abiatu zuten, eta hilaren 29ra arte luzatuko da. Hala, herriko establezimenduetan kontsumitzen duten herritarrek 100 euroko erosketa-bonua eskuratzeko aukera izango dute tarte horretan.

Egitasmoarekin, "herritarren ohiturak aldatu" nahi ditu Arkupek, erosketak herrian egin ditzaten eta, hartara, tokiko merkataritza sustatu dezaten. "Izan ere, merkataritza sektore indartsua izatea garrantzizkoa da herriaren ekonomiarako eta gertuko sare sozialak indartzeko".

Nola parte hartu

Herriko establezimenduetan kontsumitzen duten herritarrek 100 euroko hamar bonren zozketan sartzeko aukera izango dute. Horretarako, Orioko sei saltegitan gutxienez egin beharko da erosketaren bat, urriaren 29a baino lehen. Lehen erosketa egiterakoan, kartoizko txartel bat jasoko dute herritarrek, ondoren, ekimenean parte hartzen ari diren herriko dendetako batean erosketa egiten duten bakoitzean, zigilua joko diete txartelean. 

Hilaren 29an ekitaldi baten bitartez zozketatuko dituzte 100 euroko hamar bonuak. Horrez gain, sei zigilu lortzen dituzten herritar guztiek izango dute oparia: poltsa txiki tolestagarriak. Motxilak kultur etxean jaso behar dira, urriaren 30ean, astelehenarekin, 19:00etatik 20:30era. Segidan, erosketa-bonuen zozketa egingo dute. 

Establezimenduak

Ondoko establezimenduek parte hartuko dute kanpainan:

Dendak

  • Mauka liburu-denda
  • Kaioa jantzi-denda
  • Gozategi fruta-denda
  • Eroski City
  • Eki-Lorea dietetika-denda
  • Itziar Kirolak
  • Izarra etxeko tresnak
  • Lizaso altzariak
  • Rosana argazkilaritza
  • Uranga burdindegia
  • Orio optika
  • Orio Optika
  • Iparragirre autozerbitzua
  • Zipristin inprimategia
  • Soia jantzi-denda
  • Argiñe mertzeria
  • Mara jantzi-denda
  • Al-Rai fruta-denda
  • Dorronsoro supermerkatua
  • Patxi Oliden harategia
  • Txomin arrandegia Oriomar
  • Carmen arrandegia Oriomar
  • Kepa Loidi Harategia
  • Orioko Bazarra
  • The Pass
  • Laiaran pertsonalizazioa

Ostalaritza

  • Arkaitz taberna
  • Sayalero kafetegia
  • Kutixi kafetegia
  • Xixario erretegia
  • Gabon taberna
  • Boga-Boga taberna
  • Baraka taberna
  • Salatxo taberna
  • Goxoki Azkue kafetegia
  • Sukia taberna
  • Gure Txoko taberna
  • Mola-Mola taberna
  • Orioko Barra jatetxea
  • Oliden jatetxea
  • Mirotza taberna
  • Antilla jatetxea
  •  

Zerbitzuak

  • Egarmendia SL aholkularitza
  • Orio Hizkuntzak akademia
  • Expo elektrizitatea
  • Seguros Bilbao aseguruak
  • Luis Perez Achega
  • Narau School &Translations
  • Informatika 3B
  • Asai informatika

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide