Erraldoien barrura sartu eta dantzan jartzeko aukera izan dute herritarrek

Gorka Eizagirre - Aiora LarraƱaga 2023ko urr. 10a, 16:30

Ostiralean, Mutiozabal Festako irekiera ekitaldian, herritarrek aukera izan zuten erraldoiak dantzan jartzeko.

Mutiozabal Festaren irekiera ekitaldian, Pellok eta Nikolasak parte hartu zuten txarangarekin batera. Herriko erraldoiak kultur etxetik ateratzen diren bakoitzean ikusmina sortu ohi dute txikienen artean, eta ostiralean ere ez zen gutxiagorako izan, haur eta guraso mordoa bildu baitzen erraldoiekin eta txarangarekin kalejiran.

Konpartsako kideak taldea osatzeko jende bila dabiltza; hala, hitzordua aprobetxatu zuten eta herritarrei erraldoiak dantzak jartzeko aukera eman zieten plazan. Lander Sarasola eta Jon Itxaso konpartsako kideak aritu ziren erraldoiak nola eraman behar diren azaltzen bertaratu zirenei. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide