'Norbera garena' kanta berria plazaratu du Julen Alonsok

Andrea Zipitria 2023ko urr. 10a, 13:30

Disko berria osatzeko lanetan dihardu Alonsok, eta kaleratu du dagoeneko Norbera garena izenburua daraman aurrerapen kanta. Udazken honetan kaleratuko du disko berria.

Julen Alonsok argitaratu berri du disko berriko aurrerapen kanta. Norbera garena izenburua jarri dio, eta Dánae Riaño artistarekin landu du. Gaztea irratian aurkeztu zuen, atzo, eta dagoeneko entzungai dago plataforma guztietan. 

Urte bateko atsedenaldiaren ondoren, liburu-disko berria aurkeztuko du Alonsok, udazken honetan. Hona hemen aurrerapen bideoa ikusgai:

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide