Asteburuko futbol partidak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko urr. 11a, 10:31

Erregional mailako mutilen taldeak etxean jokatuko du partida igande arratsaldean, Touring taldearen aurka. Dena dela, talde askok ostegunean izango dute jardunaldia, jai eguna dela aprobetxatuz.

Hona hemen asteburuko futbol partiden zerrenda

Gizonen Erregional maila
Orioko F.T. - Touring, igandean 17:00etan, Mendibeltz zelaian

Emakumezkoen Erregional maila
Atsedena izango dute asteburu honetan

Gizonezkoen Ohorezko Jubenil maila
Urola - Orioko F.T. ostegunean 12:00etan, Argixao zelaian

Mutilen Ohorezko Kadete maila
Beti Ona - Orioko F.T. larunbatean 13:00etan, Beraun zelaian

Mutilen Lehen Kadete maila B
Orioko F.T. - Elgoibar, ostegunean 12:00etan, Mendibeltz zelaian

Mutilen Ohorezko Infantil maila
Elgoibar - Orioko F.T. ostegunean 15:00etan, Mintxeta zelaian

Mutilen Infantil Txiki maila
Orioko F.T. - Anaitasuna, ostegunean 1o:00etan, Mendibeltz zelaian

Mutilen Lehen Infantil maila
Ikasberri - Orioko F.T. ostegunean 10:00etan, Garmendipen

Nesken Infantil F-11 maila
Hernani - Orioko F.T. larunbatean 10:30ean, Zubipe zelaian

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide