Bilera informatiboa deitu dute gaurko, lehiarik gabe eskubaloian jokatu nahi duten emakumeei zuzendua

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko urr. 9a, 14:05

Orio Eragin klubak 2022an antolatu zituen Mugarik Ez saioak emakumeek eskubaloian jolas zezaten. (Orio Eragin)

Orio Eragin eskubaloi klubeko Mugarik Ez saioetan aritutako emakume talde bat bildu da, ikasturtean zehar lehiarik gabe eskubaloian jolasteko asmoz.

Herriko emakume talde batek eta Saregile Emakumeon Etxeak lehiarik gabe emakumeak eskubaloian jolas dezaten entrenamenduak antolatu nahi dituzte, eta astelehenerako bilera informatiboa deitu dute. Iaz, Orio Eragin eskubaloi klubak Mugarik Ez saioak antolatu zituen emakumeak eskubaloira gerturatzeko asmoz, eta bertan parte hartutako hainbat emakume bildu dira, eta ikasturtean zehar lehiarik gabe eskubaloian jolasteko Betegazte ekimena sortu dute. Gaur arratsaldean egingo dute bilera irekia, 17:30ean Saregile Emakumeon Etxean, proiektuaren berri emateko.

Entrenamenduak, berriz,  astelehenetan eta ostiraletan izango dira: Astelehenetan 17:15etik 18:15era Zaraguetan, eta ostiraletan 15:30etik 16:30era kiroldegian.

Proiektuan interesa duten emakumeak bileran parte hartzera animatu dituzte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide