Hamabosgarren sailkatu da Oihan Gozategi itsasoko aulki mugikorreko munduko txapelketan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko urr. 9a, 11:13

Oihan Gozategi arraunean. (Utzitakoa)

Bakarkako modalitatean aritu da Gozategi itsasoko aulki mugikorreko munduko txapelketan, eta larunbat goizean jokatutako sailkatze estropadetan lehena izan zen bere txandan.

Oihan Gozategi oriotarrak 2023 World Rowing Coastal Championships itsasoko aulki mugikorreko munduko txapelketa jokatu du asteburuan, Italiako Barletta hirian. Lan bikaina egin du arraunlari gazteak, sailkapen nagusian 15. postuan amaitu baitu lehia, bakarkako modalitatean. Gainera, larunbat goizean jokatutako sailkatze estropadetan lehena izan zen oriotarra bere txandan, eta final nagusirako txartela eskuratu zuen bertan. Igande eguerdian jokatu zuen finala, eta 15. postua eskuratu zuen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide