Haur katekesian izena emateko epea ireki dute Orion

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Bariko San Nikolas parrokia. (Orioko Udala)

Aurten sei urte betetzen dituzten haurrak (2017an jaiotakoak) izango dute katekesiko lehen mailan hasteko aukera. Biharko, urriak 10, antolatu dute bilera informatiboa gurasoekin.

Orioko San Nikolas parrokiak haur katekesian izena emateko epea ireki duela jakinarazi du. Aurten sei urte betetzen dituzten haurrak (2017an jaiotakoak) izango dira katekesiko lehenengo mailan hasteko aukera izango dutenak. Hala, biharko bilera antolatu dute gurasoekin: 19:00etan izango da apaiz-etxeko saloian. Bertan haurrek jarraituko duten ibilbidea azaldu eta izena emateko aukera emango da. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide