Ezin hobeto ekin dio Oihan Gozategi Urbietak Italiako Barletta-Puglian jokatzen ari den itsasoko aulki mugikorreko Munduko txapelketari. Goizean jokatutako sailkatze estropadetan lehena izan da oriotarra bere txandan, eta finalerako txartela eskuratu du.
CM1X bakarkako modalitatean lehiatzen ari da Gozategi. Irailaren hirugarren asteburuan Alacanten (Herrialde Katalanak) jokatutako FER txapelketan brontzezko domina eskuratu zuen, baita Munduko txapelketarako txartela eskuratu ere. Espainiako txapelketako emaitza zorte hutsa ez zela izan erakutsi du Gozategik Italiako uretan.
Finala bihar jokatuko du, 15:15etik aurrera.