Itsasoko aulki mugikorreko munduko txapelketan parte hartuko du Oihan Gozategik asteburuan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko urr. 6a, 21:41

Oihan Gozategi arraunean. (Utzitakoa)

Gozategik irailaren hirugarren asteburuan Alacanten (Herrialde Katalanak) jokatu zen FER Txapelketan lortu zuen munduko txapelketa jokatzeko txartela, brontzezko domina eskuratuta.

Asteburuan Italiako Barletta hirian jokatuko da itsasoko aulki mugikorreko munduko txapelketa, eta Oihan Gozategi oriotarrak bertan parte hartuko du bakarkako modalitatean. Bihar 11:00etan jokatuko du sailkapen proba, eta bere kategorian 45 parte-hartzaile lehiatuko dira. Bere sailkapen txandan, berriz, 15 arraunlarik parte hartuko dute, eta Gozategirekin batera arituko dira Italia, Turkia, Japon, Herbehereak, Txipre, Irlanda, Hego Afrika, Alemania eta Erresuma Batuko kirolariak.

Larunbatean lehen sei denborarik onenak markatzen dituztenak igandean 15:15ean jokatuko den A finalerako sailkatuko dira, eta hurrengo 7. eta 12. postuetan sailkatzen direnak, berriz, igande goizeko (08:30ean hasita) B finalerako. 

Gozategik irailaren hirugarren asteburuan Alacanten (Herrialde Katalanak) jokatu zen Espainiako Txapelketan lortu zuen munduko txapelketa jokatzeko txartela, brontzezko domina eskuratuta.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide