Bilera informatiboa deitu dute astelehenerako lehiarik gabe eskubaloian jolastu nahi duten emakumeei zuzendua

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Orio Eragin klubak 2022an antolatu zituen Mugarik Ez saioak emakumeek eskubaloian jolas zezaten. (Orio Eragin)

Entrenamenduak, berriz,  astelehenetan eta ostiraletan izango dira: Astelehenetan 17:15etik 18:15era Zaraguetan, eta ostiraletan 15:30etik 16:30era kiroldegian.

Herriko emakume talde batek eta Saregile Emakumeon Etxeak lehiarik gabe emakumeak eskubaloian jolas dezaten entrenamenduak antolatu nahi dituzte, eta astelehenerako bilera informatiboa deitu dute. Astelehenean egingo dute bilera irekia, 17:30ean Saregile Emakumeon Etxean, proiektuaren berri emateko.

Entrenamenduak, berriz,  astelehenetan eta ostiraletan izango dira: Astelehenetan 17:15etik 18:15era Zaraguetan, eta ostiraletan 15:30etik 16:30era kiroldegian.

Proiektuan interesa duten emakumeak bileran parte hartzera animatu dituzte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide