Patatxan arraun egiteko izena emateko epea ireki dute

Andrea Zipitria 2023ko urr. 4a, 16:00

Patatxa bat Orion.

Mutiozabal Festaren barruan, Juanita Larando patatxan arraun egiteko aukera izango da asteburu honetan. Interesa duten herritarrek, ordea, izena eman beharko dute aurrez, Turismo Bulegoan.

Asteburu honetan, Mutiozabal Festa izango da Orion, eta egitarauaren barruan, Juanita Larando patatxan arraun egiteko aukera ere izango dute herritarrek. Horretarako, ordea, izena eman beharko da aurretik, Turismo Bulegoan. 

Irteerak 11:00etatik 12:30ak arte egingo dira, larunbatean eta igandean. Antolatzaileek iragarri dutenez, 20-30 minutuko iraupena izango dute irteerek. Albaolako kideak arduratuko dira nabigazioa gidatzeaz.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide