Asteburuan hondartzako ahateei eragindako kalteak salatu ditu Orioko Udalak

Andrea Zipitria 2023ko urr. 3a, 15:00

Hondartzako ahateen gunea.

Orioko Udalak ohar bidez azaldu duenez, igande goizaldean ezezagun batzuk sartu ziren hondartza ondoko ahateen gunera, eta hango hegaztiei "kalte handiak" eragin zizkieten. Horren aurrean erasoa salatu du udalak, eta errespetua eskatu du.

Orioko Udalak ohar bidez jakitera eman duenez, asteburuan hondartza ondoko ahateen gunera sartu ziren ezezagun batzuk, eta hango hegaztiei "kalte handiak" eragin zizkieten. Hain zuzen ere, kalteak igande goizaldean [urriak 1] eragin zituzten. Horren aurrean, udalak gogor gaitzetsi du antzaren aurka egindako erasoa eta, horrekin batera, errespetua eskatu du ahateen gunea zaintzeaz arduratzen den pertsonarekiko eta haren lanarekiko. "Horrelako gertakariek kalte handia eragiten diote elkarbizitzari. Herrian ondo biziko bagara, ezinbestekoa da errespetua eta elkarren zaintza: pertsonen artekoa, jakina, baina baita animaliena ere", nabarmendu du udalak ohar bidez.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide