Gaur, asteartearekin, bildu egingo da Orioko kirol mahaia, 19:00etan, udaletxeko udalbatzarraren aretoan. Herriko kirol eragileak eta gaian interesa dutenek bilerara gonbidatuta daude.
Bileran aurkeztuko da Orioko Udaleko kirol- eta gazteria-teknikari berria: Julen Idarreta Cardona. Horrez gain, hitzordua baliatuko dute herriko kirol-egituraren eta azpiegituren azterketaren baitan, eragile guztiak biltzen dituen foroa sortzeko. Iritziak partekatzeko eta kirolaren inguruko gaiak aztertzeko helburuarekin eratu nahi da foroa.