Jabier Iraola Gabilondok Igeldoko baserrien inguruko argazki-liburua argitaratu berri du, eta lana plazaratze aldera, aurkezpen ekitaldia egingo du Orion, asteazkenean. Herritarrei zuzendutako saio irekia, 19:00etan hasiko da, Salatxo aretoan.
Igeldoko historia eta istorioak liburuan jaso ditu Benta aldeko hainbat baserrietako kontakizunak. Joseba Iraola Gabilondok lankide asko izan ditu alboan, argitalpena ontzeko, eta tartean, Iñaki Iturain oriotarra. Liburua Igeldoko Herri Kontseiluak plazaratu du eta Donostia Kulturaren babesa jaso du.