Gaur ez ohiko batzarra egingo du Orio Arraunketa Elkarteak, eta bertan onartuko dira hauteskunde batzordea eta hauteskunde egutegia. Hitzordua, Orioko Kultur Etxeko areto nagusian izango da; lehen deialdia 18:30ean hasiko da eta bigarrena, 19:00etan.