Neomak taldeak ez du hutsik egin, eta herria dantzan jarri zuen atzo iluntzean Orioko plazan eskainitako kontzertuan. Leporaino bete zen plaza, eta kontzertu bizi-bizia eskaini zuten oholtzara igo ziren emakumeek.
Ikuskizuna are bereziago izateko, gainera, Harribil dantza taldekoen konpainia izan zuten, eta azken horiek gozatu egin zuten herritarren aurrean dantzan Neomaken doinu biziekin.
Kontzertu motza bezain intentsoa izan zen atzokoa, eta esperientzia errepikatzeko gogoz gelditu ziren herritarrak.