Euskal dantzen ikastaroa abiatuko du urriaren 4an Talai Mendi dantza eskolak

Andrea Zipitria 2023ko urr. 1a, 14:00

Talai Mendi helduen dantza eskolak emango du euskal dantza ikastaroa. Datorren astetik aurrera, asteazkenero bilduko dira 21:00etan, Kosta Tailerrean.

Talai Mendi helduen dantza eskolak euskal dantzen ikastaroa eskainiko du Kosta Tailerrean. Datorren asteazkenetik aurrera, astero bilduko dira bertan, 21:00etan, eta ordubeteko saioetan, erromeriako eta plazako dantzak ikasteko aukera izango da.

Ikastaroa 18 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago, eta euskal dantzak atsegin dituzten oriotarrak ikastarora gonbidatu dituzte antolatzaileek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide