Auto pilaketak daude AP-8an istripu baten ondorioz

Andrea Zipitria 2023ko ira. 29a, 09:09

07:30ean gertatu da istripua, AP-8 autobidean, Usurbil parean, Irungo norabidean. Lau ibilgailuk elkarren aurka jo dute, eta zauritu arin bat suertatu da. Momentuan errepidea guztiz itxi behar izan dute, baina 08:30erako, bi errei zabaldu dituzte. Istripuaren ondorioz, Orion ere auto pilaketak daude.

Auto istripua izan da AP-8 autobidean, Usurbil parean, 32. kilometro parean, Irungo norabidean, eta 6 kilometroko auto pilaketak daude une honetan. Trafiko Zuzendaritzak jakitera eman duenez, lau ibilgailuk elkarren aurka jo dute 07:30ean, eta gidarietako bat auto barruan harrapatuta geratu da. Suhiltzaileek atera behar izan dute, eta Donostia Ospitalera eraman dute anbulantzian.

Ezbeharraren ondorioz, errepidea guztiz itxi dute, baina 08:30erako, bi errei zabaldu dituzte. Istripuak pilaketak eragin ditu baita ere N-634 errepidean, Orio parean.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide