Olatz Zugastiren azken lana Europako 30 disko onenen artean izan da hautatua

Andrea Zipitria

Hiru hilabetez jarraian izendatu du WMCE erakundeak, Europako 30 disko onenen artean.

Hitzño bat esan eta, banua berhala izenburupean kaleratu du azken lana Olatz Zugasti artistak, eta World Music Charts Europe (WMCE) erakundearen zerrendan, 30 disko onen artean izendatu dute, hiru hilabetez jarraian.

WMCE erakundea, 44 kazetarik osatzen dute; 25 europar herrialdetako irrati publiko eta independienteetan munduko musikaz aritzen direnak, guztiak ere.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide