Sorospen-zerbitzua eskainiko duten azken asteburua izango da hau

Andrea Zipitria 2023ko ira. 29a, 14:15

Sorosleak Antilla hondartzan.

Bainua kontrolatua egongo den aurtengo azken asteburua izango da.

Urrian sartzearekin batera amaitutzat emango dute aurtengo sorospen-zerbitzua Orioko Antilla hondartzan. Beraz, bainua kontrolatua egongo den azken asteburua izango da hau.

Aurten, luzatu egin du zerbitzua Orioko Udalak, herritarrek hala eskatuta. Hondartzako denboraldia hilaren erdialdean amaitu bazen ere, udako ohiko zerbitzua eman dute sorosleek, iraileko gainerako asteburuetan, eta azaldu bezala, hau izango da azkena.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide