Alzheimerrari buruzko mahai informatiboa herriko plazara lekualdatu dute eguraldi txarra tarteko

Andrea Zipitria

Afagi elkartearen Orioko hainbat kide mahai informatiboan.

Gaur, Alzheimerraren Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, gaitzari eta Afagiren lanari buruzko informazioa emango da herriko plazan.

Gaur, Alzheimerraren Nazioarteko Eguna da, eta Afagi elkarteak gaitzaren inguruko sentsibilizazioa indartzeko helburuarekin, mahai informatiboa jartzea aurreikusten zuten azokan. Eguraldi txarra tarteko, ordea, herriko plazara lekualdatuko dute mahai informatiboa.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide