Eusko Label Ligako azken jardunaldia izan da gaur, Portugaleten. Hain zuzen ere, lehen txandan jokatu du Oriok. Getaria, Lekittarra eta Cabo izan ditu aurkari. Estropada nahiko ondo hasi du. Bigarren ziaboga txukuna egin du, baina ondoren aurre hartu die Cabok eta Lekittarrak. Cabo gehiago izan da lehen txanda horretan, eta horiek izan dira garaile, 19:51.08 denborarekin. Lekittarrak, 19:58,20 Oriok, berriz, 20:10,14 denborarekin amaitu du estropada. Dena den, ez da ezusterik izan eta bigarren txandan parte hartu duen Zierbenak irabazi du Portugaleteko bandera. Ligan bigarren postua finkatzeko balio izan dio garaipenak.
Urdaibai da, ordea, 2023ko Eusko Label Ligako txapelduna. Bermeoko taldea hirugarren amaitu du El Corte Ingles Banderan, baina atzo jokatu zen Bermeoko Ikurriñan utzi zuen erabakita liga.