Martxa onean doaz skate parkeko lanak

Andrea Zipitria 2023ko ira. 17a, 11:30

Skate parke eraberrituaren itxura bistan da dagoeneko. Instalazio berria lurraren altueran eraiki dute. Momentuz udalak ez du zehaztu eremuaren irekitze data.

Herritarren eskaerari erantzunez, Orioko Udala skate parkea egokitzen ari da, eta dagoeneko eremu horren itxura berria bistan da. Argazkietan ikusi daitekeen bezala, eremu zabalagoa hartuko du instalazio berriak, eta lurraren altueran eraiki dute. Halaber, bi skate eremuetatik bat kendu egin dute; izan ere, bata egurrezkoa eta bestea hormigoizkoa izan da orain arte, eta "biak egoera kaskarrean" zeuden.

Lehena kendu egin du udalak, erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko, baina hormigoizkoak baditu ezaugarri berezi batzuk, eta erabiltzaileek mantentzeko eskatu diote erakundeari. Horregatik, konpondu eta diseinu berrian txertatu du U formako eremu hori.

Gaur gaurkoz, udalak ez du inaugurazio dataren berri eman.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide