Herritarrengandik jasotako eskaerari erantzunez, sorospen-zerbitzua luzatzea erabaki du aurten udalak. Hala, denboraldiaren amaieran ere bai, datozen hiru asteburuetan (16-17, 23-24 eta 30-urriak 1) bainua kontrolatuta egongo da.
Antillako kabinak
Dena den, Gipuzkoako kostaldeko herrietan bezala, izatez ostiral honetan bukatuko da hondartzako denboraldia. Larunbatetik aurrera, beraz, Antillako kabinak itxita egongo dira, baita komunak eta dutxak ere.