Hori dira Donostiako bazterrak

Aitziber Arzallus

Autoz zein autobusez joanda, goizean goizetik Donostian dira Orioren zaleak. Bi banderak bosna segundora izateak ilusioa piztu du herrian, baina emaitzen gainetik, Orioko taldeei sekulako ez zaie faltako oriotarren babesik.

Orioren zaleek gaurkoen ere ez dute hutsik egin, eta goizean goizetik horiz jantzi dituzte Donostiako bazterrak. Estropadak ikusteko tokirik onenetan horia da nagusi, eta arranpla ere horiz margotu da emakumeen taldea berotzera uretaratu den unean. Bi banderak bosna segundora izateak ilusioa piztu du herrian, baina emaitzen gainetik, Orioko taldeei sekulako ez zaie faltako oriotarren babesik.

(Argazkiak: Onintza Lete Arrieta)

(Bideoa: Orioko Arraunketa Elkartea)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide