Egun handia da gaurkoa arraunlarientzat, Kontxako Bandera eskuratzeko lehia izango dute gaurkoan Donostian. Orioko bi traineruak ohorezko txandan lehiatuko dira; emakumezkoak bigarren kaletik, eta, gizonezkoak, berriz, lehenengo kaletik.
Alde batetik, emakumeek 11:00etan emango diote hasiera estropadari. Lehen txandan ariko dira Hibaika, Hondarribia, Zumaia eta Kaiku, eta ohorezko txandan, berriz, Tolosaldea –aurreneko jardunaldiko irabazlea–, Donostiarra, Arraun Lagunak eta Orio.
Bestetik, gizonezkoen txanda 12:00etan iritsiko da: Getaria, Ondarroa, Zierbena eta Cabo arituko dira lehen txandan, eta ohorezko txandan lehiatuko dira Orio, Hondarribia, Urdaibai –aurreneko jardunaldiko irabazlea– eta Donostiarra.