Etxean emango dio amaiera ligari OBBk asteburuan

Jabi Gonzalez Toston 2023ko ira. 7a, 11:00

OBBko jokalariak joan den asteburuan jokatutako Viladecansen aurkako partidan. (Sergio Berdasko)

Bartzelonako (Katalunia) Sant Boi taldea hartuko dute Mendibeltzeko softbol zelaian eta garaipena lortzea izango dute helburu.

Ohorezko Mailako Foftbol Liga Nazionaleko bigarren sailkatuaren hartuko du OBB Orioko Bate Bizkorrak taldeak igandean Mendibeltzen. Bartzelonako (Katalunia) Sant Boi taldea, hain zuzen ere. Ligako azken norgehiagoka izango da eta garaipena eskuratzen ahaleginduko da etxeko taldea denboraldiari amaiera ona emateko. Hala egiten badu, OBBk une honetan ligako sailkapenean duen hirugarren postuari eutsiko  lioke, gainera. 11:00etan ekingo diote lehiari bi taldeek.

Joan den asteko jardunaldiari erreparatuta, bestalde, Viladecansen aurka aritu zen aurka aritu zen Orioko taldea. Bartzelonako taldea da hori ere eta, azken aurreko jardunaldia izanik, denboraldiko azken bidaia izan zen OBBrentzat. Gustura egin zuten itzulera; izan ere, jokatu zituzten bi partidak irabazi zituen: 5-12 lehenengoa eta 10-18 bigarrena.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide