Orio Arraunketa Elkarteko bi traineruek Kontxako bandera lehiatuko dute igandetik aurrera. Hori horrela, denda zabalduko du gaur arratsaldean klubak, herriko plazan, etxeko arraunlariak animatzera gerturatu asmo duten herritarrak taldeko elastiko horia jantzita joan daitezen Donostiara.
Zehaztu dutenez, kamisetak ez ezik, banderak eta bestelako materiala ere izango dute eskuragarri herritarrek 18:00etatik 20:00etara. Lehenengo jardunaldiko emakumezkoen estropada 11:00etan hasiko da eta lehenengo txandan arituko da Orio eta Zumaiarekin, Hibaikarekin eta Kaikurekin neurtuko ditu indarrak. Gizonezkoek, berriz, 12:00etan ekingo diote lanari, eta lehenengo txandan arituko dira haiek ere Donostiarrarekin, Hondarribiarekin eta Zierbenarekin batera.