1923an Oriok irabazi zuen Kontxako Estropadaren inguruko erakusketa zabaldu dute

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko ira. 2a, 13:13

KONTXA1923 ekimenaren aurkezpen ekitaldia. (Aquariuma)

#KONTXA100 proiektuaren bidez denboran atzera bidaiatu dezakete arraun zaleek Euskal Itsas Museoan, 1923ko Kontxako Estropaden inguruko erakusketa zabaldu baitute bertan.

#KONTXA100 proiektuaren baitan, #KONTXA1923 ekimena jarri dute martxan Euskal Itsas Museoak eta Aquariumak, Donostiako Udalarekin elkarlanean. Zazpigarren urtez jarraian, Donostiako Estropaden ondare kultural eta historikoa azpimarratu nahi dute, duela 100 urteko estropadetan gertatutakoaren historia berreskuratuz. Hala, aurten, 1923ko estropadak ikertu eta zabalduko dute; hain zuzen ere Kontxako Banderako edizio hori Orioko traineruak irabazi zuen Antonio Maria Uranga patroi zela. Bi aldiz atzeratu behar izan zuten estropada itsasoaren egoera txarragatik, eta, azkenean, irailaren 30ean jokatu zuten.

#KONTXA1923 ekimenaren barruan egitarau zabala antolatu dute, eta besteak beste KONTXA1923: Duela 100 urteko estropada izeneko erakusketa ireki dute Euskal Itsas Museoanm irailaren 1etik 17ra. Erakusketak 1923ko estropadan gertatutakoa azaltzen du irudi eta objektuen bidez, eta ikusgai jarri dute 1923an Oriok irabazitako bandera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide