OBBk Bartzelonan jokatuko du ligako 15. jardunaldia

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko ira. 2a, 09:00

OBBko kide bat sofbol partida jokatzen. (OBB)

Asteburukoa ligako azken aurreko jardunaldia izango da eta Viladecans taldea izango du OBBk aurkari. Azkena, berriz, etxean jokatuko dute San Boi taldearen aurka.

Udan hainbat astetako atsedenaldia egin ondoren, asteburuan emango diote jarraipena berriz Espainiako Ohorezko Sofbol Ligari. Txapelketa bukaerara iristen ari da, eta igandean OBBk Bartzelonako Viladecansen (Herrialde Katalanak) jokatuko du ligako azken aurreko jardunaldia. Ohikoa den bezala bi partida jokatuko dituzte jardunaldi berean. Hurrengo jardunaldia, ligako azkena, berriz, etxean jokatuko du OBBk San Boi taldearen aurka, irailaren 10ean.

Gaur gaurkoz Orioko Bate Bizkorrak Finaleko Faseko lehen multzoan laugarren postuan sailkatuta dago.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide