Geroz eta gertuago daude Donostiako Estropadak, eta horietan arraunean egin ahal izateko, gaur eta bihar jokatuko dituzte emakumezkoen eta gizonezkoen sailkatze estropadetan zazpi azkarrenen artean sailkatu beharko dute Orio Arraunketa Elkarteko taldeek. Emakumezkoen txanda izango da gaur arratsaldean, eta guztira hemezortzi ontzi ariko dira bertan, bederatziko bi multzotan banatuta. 18:00etan hasiko da proba.
Eguerdian egin dute irteerako hurrenkera zehazteko zozketa, eta dagoeneko erabakita dago zer ordenetan aterako diren traineruak Donostiako badian jarritako baliza paretik. Bigarren irtengo da Orio Tolosaldearen atzetik, eta Euskotren ligan aurkari zuzena izan duen Arraun Lagunak taldeak jarraituko dio, hirugarren ateratzea egokitu baitzaie donostiarrei.
Hona hemen gaurko hurrenkera:
- Tolosaldea
- Orio
- Arraun Lagunak
- Kaiku
- Hibaika
- Tiran
- Hondarribia
- Chapela
- Cabo
- Hernani
- Deustu
- Astillero
- Zarautz
- Ondarroa
- Mugardos
- Cesantes
- Telmo Deun
- Perillo