Herritarren doinuak

Bost kantu kutunak: Oier Azkue Solaberrieta

Erredakzioa 2023ko abu. 30a, 09:00

Oier Azkue Solaberrieta. (Aiora LarraƱaga)

Udako oporraldiarekin batera, bueltan da herritarren doinu kutunen atala. Oraingo honetan, Oier Azkue Solaberrietari gogoko dituen bost kanturen inguruan galdetu dio Karkarak, eta proposamen desberdina egin du, ohiko musika eskaintza komertzialetik urrun dagoena.

1.- Presoak SOS (Etsaiak)

"Nire gustu musikala Etsaiak taldearekin aldatu zela aitortu behar dut, eta nire amaren nahaste batengatik izan zen, gainera. Gaztetxoa nintzenean Hemendik At taldearen diskoa eskatu nion amari, eta hark nahastuta Etsaiak taldearen diskoa ekarri zidan. Beraz, musikari dagokionez talde eta disko horrek sortu zuen nigan txip aldaketa".

 

2.- Mi perdicion (Hell Beer Boys)

"Musikak nire bizitzan duen garrantzia kantu honetan ederki adierazten du Hell Beer Boys taldeak".

 

3.- El rey Matatu (Manifa)

"Nire musika talde gustukoenetako bat da Manifa. Kantuen letrak eta estiloa ikaragarri gustatzen zaizkit; izan ere, ironia eta umorea erabilita mezu zuzenak bidaltzen ditu".

 

4.- Ni dios ni amo (Los muertos de Cristo)

"Musika gustatzeaz gain, ideologikoki nire pentsatzeko modutik gertu sentitzen dudan taldea da Los muertos de Cristo, eta horregatik bildu nahi izan dut zerrenda honetan".

 

5.- La resistencia (Karne cruda)

"Karne cruda musika taldea aspaldi egin dudan aurkikuntzarik onenetako dela esango nuke. La resistencia abestian, esaterako, modaren aurkako letrak aldarrikatzen ditu, baina beste hainbat gai ere jorratzen dituzte beren kantuetan. Nik gustukoen ditudan taldeen artean sartuko nuke. Oso TOP da".

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide