Ganbara sormen tailerrean izena emateko epea irekita dago

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Zorione Mendezek Tabakaleran haurrekin egindako sormen tailer bateko irudia. (Zorione Mendez)

Irailaren 15era bitartean izango da zabalik Zorione Mendez sortzaileak gidatuko duen Ganbara sormen tailerrean izena emateko epea.

Zorione Mendez sortzaileak Ganbara sormen tailerra eskainiko du Orion, eta bertan izena emateko epea zabalik dago. Herrian eskolaz kanpoko ekintzen eskaintza zabala dago, baina Orioko Udalak eta bi ikastetxeek uste dute "sormenarekin lotutako jarduerak falta" direla, eta horiek indartzeko Ganbara sormen-tailerra antolatu dute  Zorione Mendez artista oriotarrarekin batera.

Bi tailer mota eskainiko dituzte ekimenaren barruan. Batetik, arte plastikoak landuko dituzte: marrazketa, pintura, eskultura, eskulanak, serigrafia… Eta bestetik, gorputz adierazpena: antzerkia eta dantza. Ikasleek aukera izango dute tailer batean ala bietan izena emateko.

Izena eman nahi dutenek Zorione Mendezekin jarri behar dute harremanetan ganbara.sormentailerra@gmail.com helbidera idatzita edota 652 702 237 telefonora deituta.

Proiektuaren inguruko xehetasunak, egutegia, ordutegiak eta prezioak eskuragarri daude PDF honetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide