Gaur iluntzean jokatuko da Dinastia Etxabe txapelketako finala Zumaian, eta antolatzaileek jakinarazi dute azken orduko aldaketa bat izan dela parte-hartzaileen artean. Eskuzko 23 urtez azpiko mailan, De la Fuente eta Apeztegia Apezetxea eta Lazkozen aurka jokatzekoak ziren hasiera batean. Lazkoz arbizuarrak, ordea, jakinarazi du eskuin eskutik nahiko justu bukatu zuela finalaurreko partida eta probak egin ondoren, jabetu dira ez dela aurkitzen finala jokatzeko moduan. Hortaz, LAPKE Lazkaoko pilota elkarteko Aratz Oliden oriotarrak jokatuko finala Apezetxearekin batera.
- Zesta puntaz: Eduardo Agirre - Aldazabal / Gonzalo Agirre - Cabanillas
- Eskuz, jubenil mailakoak: Sanchez - Calvo / Egurrola - Sotil
- Eskuz, 23 urtez azpikoak: De La Fuente - Apeztegia / Apezetxea - Oliden