Joseba Andoni Arrizabalaga zendu da

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Kantuzale amorratua, familiak eta lagunek "beti izan zuen irribarrea eta haren kantuak" gogoan izango dituztela azaldu dute.

Joseba Andoni Arrizabalaga Zubiarrain zendu zen atzo 93 urte zituela. Zaragueta Herri Eskolako irakaslea izandakoa, erretiratu zenean herriko bake epailea izan zen urte luzez, eta herrigintzan ere aritu izan zen. Kantuzale amorratua, familiak eta lagunek "beti izan zuen irribarrea eta haren kantuak" gogoan izango dituztela azaldu dute.

Hileta elizkizuna bihar, ostirala, izango da 18:00etan, Bariko San Nikolas parrokian, eta gaur emango diote lur Marazovelen (Soria, Espainia). Dena dela, gorpua Errekaldeko Memora Vascongada beilatokian egongo da gaur eguerdira arte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide