Orioko atletismo taldeak ireki du ikasturte berrirako izen-ematea

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2023ko abu. 22a, 08:44

San Nikolas jaietan antolatzen du atletismo taldeak Kamel Ziani Krosa, eta herriko eta inguruko haur askok parte hartzen dute. (Aiora Larrañaga Solaberrieta)

Atletismo Eskolako eta federatuen taldeko entrenamendu saioak noiz izango diren ere zehaztu du atletismo taldeak.

Orioko Kamel Ziani atletismo taldea ikasturte berria prestatzen hasi da, eta ireki dute izena emateko epea. Atletismo Eskolan zein federatuen taldean izena emateko honako izen-emate orria bete behar da.

Entrenamendu saioetako egunak ere zehaztu dituzte taldeko arduradunek. Atletismo Eskolan, Lehen Hezkuntza 1. mailatik 6. mailara bitarteko haurrek urriaren 5ean hasiko dituzte entrenamenduak eta saioak ostegunetan izango dituzte frontoian. DBH1etik DBH4ra arteko gaztetxoek, berriz, urriaren 2an ekingo diote denboraldiari, eta entrenamenduak astelehenetan egingo dituzte 16:45etik 18:00etara bitartean. Hauek ere frontoian elkartuko dira, eta behin bildutakoan dagokion entrenamendua egingo dute herrian barrena.
 
Bestalde, federatuek irailak 4ean hasiko dute sasoi berria, eta entrenamendu saioak astelehenetan 16:45etik 18:00etara eta ostegunetan 17:00etatik 18:15era egingo dituzte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide