Arraun zalez bete da Zarautz bigarren egunez jarraian

Jabi Gonzalez Toston 2023ko abu. 20a, 19:00

Jende andana bildu da estropadak bertatik bertara jarraitzeko, nahiz eta, atzo baino zertxobait gutxiago izan.

Kolore festa izan da bigarren egunez jarraian Getaria eta Zarautz lotzen dituen itsas ertzeko pasealekuan. Atzokoan baino arraun zale gutxiago etorri dira gaurkoan atzo baino lainotuago zegoelako, baina ehunka izan dira halere. Bertaratuek bertatik bertara jarraitu dituzte estropadak eta haien taldea animatzera aritu dira. Tartean Zetariatik oso gertu dauden Getariakoak et Oriokoak.

Halaber, herriko biztanle arraun zale ere animatu dira estropadak ikustera Zarautz Arraun Elkartearen kamiseta jantzita, nahiz eta, gaurkoan etxeko taldea ez den herrian aritu. Ikuskizunaz gozatzeko eta hamaiketakoa egiteko ere aprobetxatu dute batzuk.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide