Larunbat honetan, abuztuaren 26an, Iruñeko Ganbara Abesbatzak kontzertua eskainiko du parrokian. Musika Hamabostaldiaren baitan antolatutako kontzertua izango da, eta, bertan, Jorge Oteiza omenduko dute, bere heriotzaren 20. urteurrenean.
David Galvez Pintadok zuzenduko du kontzertua; Maria Lacunza izango da sopranoa, David Echeverria, berriz, tenorea. Halaber, Xabier Urtasun egongo da organoan. Aita Donostiaren (1886-1956) abesti errepertorioa interpretatuko dute.
Hori horrela, Iruñeko Ganbara Abesbatzaren kontzertua 20:00etan hasiko da, parrokian, eta sarrera doan izango da.