Sara Iparragirre Portugalgo Benfican arituko da

Jabi Gonzalez Toston

Sara Iparragirre Benficarekin fitxatu berritan, htaldearen kantxan. (Benfica)

Lehen aldiz jokatuko du Euskal Herritik kanpo Orioko saskibaloi jokalariak eta "erronka" izango dela aitortu du.

Lisboako (Portugal) Benfica taldean jokatuko du datorren denboraldian Sara Iparragirre saskibaloi jokalariak. 24 urte besterik ez dituen arren, kirol ibilbide oparoa egin du oriotarrak, lehen mailako IDK Gipuzkoari lotuta egon da urte gehien, baina azken urteetan Azpeitiko Iraurgi SBn aritu da. Nolanahi ere, lehenengo urratsak etxeko taldean egin zituen Orioko Ikastolako taldean.

Iparragirrek lehen esperientzia izango du Espainiako ligetatik kanpo eta bere talde berriko komunikabideei aitortu dienez, "erronka anbiziotsua da". Oriotarra gustura agertu da, klub "oso serio" batera doalako eta Europa mailan jokatzeko "ametsa" beteko duelako; izan ere, EuroCup txapelketa jokatuko du Benficak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide