Orio Arraunketa Elkarteak postua jarriko du gaur arratsaldean

Intza Trula 2023ko abu. 18a, 15:56

Orio Arraun Elkartearen postua. (Orio Arraun Elkartea)

Gaur, 18:00etatik 20:00etara denda jarriko du Orio Arraunketa Elkarteak herriko plazan. Etxeko taldeak animatzeko arropa, banderak eta material gehiago eskuratzeko aukera izango dute bertan herritarrek.

Gaur arratsaldean Orio Arraunketa Elkarteak postua jarriko du plazan, eta herritarrek geratzen diren estropadetan etxeko taldeak animatzeko askotariko produktuak erosteko aukera izango dute bertan. 

18:00etatik 20:00etara bitartean egongo da zabalik denda, eta bertan Orioko neska-mutilak animatzeko kamiseta, bandera eta produktu gehiago eskuratu ahal izango dituzte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide