Radim Cernikek kontzertua eskainiko du gaur Mola Molan

Intza Trula 2023ko abu. 18a, 11:55

Mola Molako ekitaldi baten irudia. (Karkara)

Pasa den urteko arrakasta errepikatzeko asmoz, Radim Cernikek Mola Molan emanaldia emango du gaur arratsaldean. Horrez gainera, bihar ere izango da musikaz gozatzeko tartea hondartzan, DJ Costasen eskutik.

Mola Mola tabernak uda osoa darama hondartza girotzeko azoka eta kontzertuak antolatzen, eta egun hauetarako ere hainbat musika emanaldi dituzte prestatuta. Hori horrela, Radim Cernikek emanaldia eskainiko du gaur, 19:00etan. Pasa den urtean bertan izan zen musikaria, eta dantzan jarri zituen bertaratu ziren guztiak.

Biharkoan ere izango da musikaz gozatzeko aukera Mola Mola tabernan, DJ Costasek eskainiko baitu emanaldia arratsaldean. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide