Boiron (Galizia) jokatu dituzte gaur eguerdian Euskotren eta Eusko Label ligako jardunaldiak, eta Orio Orialkiko mutilen traineruak estropada bikaina egin du. Bigarren txandan lehiatu da, eta estropadaren zati batean lider ibili bada ere, gero Cabok aurre hartu dio, eta borrokan aritu dira biak estropadaren azken zatian. Cabok irabazi du txanda sekulako denbora eginda, eta Orio bost segundora helmugaratu da.
Denbora horiek ohorezko txandako bakarrak hobetu ditu: Zierbenak. Horrek irabazi ditu asteburuko gizonezkoen bi banderak Galiziako uretan (Orio Orialki bosgarren izan zen atzo Moañan).
Datorren asteburuan Zarautzen jokatuko dituzte asteburuko bi estropadak, eta sentsazio onekin joango dira hara Orioko mutilak.
Estropadako sailkapena (Eusko Label):
1. Zierbena 19:30,92
2. Cabo 19:33,36
3. Orio 19:38,30
4. Hondarribia 19:38,62
5. Kaiku 19:44,98
6. Urdaibai 19:46,34
7. Donostiarra 19:48,62
8. Ondarroa 19:59,40
9. Santurtzi 20:04,08
10. Getaria 20:04,60
11. Lekittarra 20:16,04
12. Samertolameu 20:19,26
Emakumezkoei dagokienez, Oriok ezin izan du atzoko emaitza bikaina errepikatu. Bandera eskuratu zuen atzo Moañan, eta gaur ere ondo atera da arraunean, baina gero ezin izan die jarraitu Donostiako bi traineruei, eta haien atzetik helmugaratu da azkenean, ligara begira urrezko puntuak galduta.
Estropadako sailkapena (Euskotren):
1. Donostiarra 10:24,08
2. Arraun Lagunak 10:27,32
3. Orio 10:31,16
4. Tolosaldea 10:36,94
5. Hibaika 10:51,64
6. Hondarribia 10:55,66
7. Cabo 10:58,36
8. Tiran 11:28,24